XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indioen nabegazio bide bakarra piragua izandu zen, ez bait zuten emaitzak saltzeko ohiturik.

Lurralde hauen aberastasuna handia zelako ez zegoen nekazaritzarik, frutuak hartzeko ez bait zuten lurra landu beharrik.

Hauek berez jaiotzen dira eta indioek hartu besterik ez zedukaten.

Haragia nahi bazuten ihizera joaten ziren; fruta behar bazuten zuhaitzetik hartzen zuten.

Europako gizona lurralde hauetara heldu zenean, egoera aldatu egin zen, jateko behar duen soila ez bait du aski.

Saldu egin nahi du gainera.

Salerosketako biltokiak itsasertzean zeudenez, emaitzak hara eraman behar zituen, eta hortarako hibaien urtiraz baliatu zen.

Tresna egokiena, berriz, baltsa zuen.

Gogor lotutako enbor batzuez dago egina baltsaren zorua; zoruaren gainean estalki bat du, euriaren eta eguzkiaren gogortasunetik babesteko.

Baltsaren bidez zama handiko merkantzia eraman daiteke.

Ez da arraunen bidez mugitzen, pertika izeneko haga luze baten bidez baizik.

Pertikaz hibai ondoa joaz bultzatzen diote baltsari.

Egun batetako ibilera motza zateken (baltsa urtiraren aurka bazioan), pertika astintzen zuen gizonaren lana neketsua bait zen.

Nabegazio sistema hau erabiliaz, bakanduta zeuden herrixka askotara ere heldu egin ziren esploratzaileak.

Amazonetako tribu gehienek gaiztotzat hartzen zuten europar esploratzailea, bainan ez tribu guztiek.

Batzuentzat gizon zuria espiritu txarrak uxaten zituen norbait zen.

Eskubiko irudian, arakawa herrixkak esploratzaile bati egiten dion ongietorria ikusi daiteke.

Tribuko buruzagia, ezkerreko eskuan luma bat astintuaz eta kanpotarrarentzat edariz betetako xarro bat zintzilik duela, kanpotarrari ongietorria eman eta bera zaintzeko eskatzen die espirituei.

Gero bere xabolan sartueraziko dut jaten emango dio eta agintaritzan parte hartzeko eskatuko dio.